Marokoko Ekintza Batzordea
Marokoko Ekintza Batzordea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Maroko |
Ideologia | Antikolonialismoa |
Historia | |
Sorrera | 1934 |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1937 |
Marokoko Ekintza Batzordea (frantsesez: Comité d’Action Marocaine, CAM; arabieraz: كتلة العمل الوطني)[1] izan zen Marokoko lehen alderdi politiko abertzalea. 1934an sortu zen. Allal al-Fasi, Mohamed Hassan El Ouazzani eta Ahmed Balafrej izan ziren alderdiaren sortzaileak. Hasierako helburuak ziren erreforma batzuk egitea protektoratuei (espainiarrari eta frantsesari)[2][3].
Zatiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea aski laster zatitu zen bitan. El Ouazzanik Hraka Al Kaoumia (“mugimendu abertzalea”) sortu zuen. Alderdi hori zen Independentziaren alderdi demokratikoaren arbasoa. El Fassi-k, aldiz, Istiqlal alderdia izango zenaren arbasoa sortu zuen 1936an: Al-Hizb al-Watani (“Alerdi nazionala”)[4].
Frantziaren erantzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]CAMek eragin handia izan zuen 1934an eta 1935ean. Mobilizazio jendetsuak antolatu zituen, eta horiei erantzunez, Frantziak alderdiko hainbat lider atxilotu zituen, besteak beste Al-Fasi eta Al Ouazzani. Alderdiak are indar handiagoa hartu zuen orduan, eta 1937an 6.500 bazkide zeuzkan[1].
Frantziak alderdia desegin zuen 1937ko martxoaren 18an. Alderdiko liderrek beste alderdi bat sortzerakoan gertatu zen haien arteko zatiketa[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Comite d'action marocaine. (Noiz kontsultatua: 2020/01/19).
- ↑ Aboulkacem El Khatir - Institut royal de la culture amazighe, «Formation discursive nationaliste et arabité du Maroc», www.ircam.ma
- ↑ Abassi, Inan. Analyse diachronique du phenomene partisan marocain 1925-2006. (Noiz kontsultatua: 2020/1/19).
- ↑ Le Soir Échos, «1956: Ombres et lumières (4): Scission dans le camp nationaliste», www.lesoir-echos.com